Ikusmen terapia 

Zer egiten dugu?

Ikusmen terapia

Kasu batzuk daude non betaurreko edo ukipen lenteen erabilera ez den irtenbidea egon daitezkeen ikumen arazoei. Kasu hauetan, patologia ez denean arazoaren arrazoia, ikusmen terapia oso eraginkorra izan daiteke.

 

Ariketa jakin batzuk ia egunero eginez, garunari modu egokian ikusten irakasten zaio. Ikusmena, katamarrean edo oinezean ikasten den bezala, ikasprozesu bat baita. Ariketa hauek egiten dutena da konexio neurologiko berriak sortu, garunari berriro irakasteko. Horrela, ikusmen trebetasunak hobetzea lortuko dugu eta ikusmen sistemak modu eraginkorragoan funtzionatu dezan.

 

 

 

Ikusmena jaiotzen zaren unetik ikasi eta garatzen da; berdin gertatzen da umeak oinez ibiltzen ikasten duenean eta garapen batetik pasatzen denean, ikusmen informazioa interpretatzen ere ikasten du

Zer hobetu dezakegu ikusmen terapiaz?

 

  • Ikusmen binokularreko arazoak
  • Miopia kontrola, hura geldiarazteko
  • Estrabismoa
  • Anbliopia (begi nagia)
  • Egokitzearen edo akomodazioaren disfuntzioak (enfokatzeko gaitasuna)
  • Begi mugikortasun txarra
  • Ikusmen binokularra eta estereoan ikusteko gaitasuna (3D)
  • Ikasteko arazoak, eskolako zailtasunak
  • Garuneko lesioek edo gaitasun batek sortutako ikusmen arazoak
  • Deserosotasun sintomak edo ikusmen nekearen sintomak, lan batek sortuak, adibidez, ordenagailuko pantaila batek
  • Ikusmen trebetasun onak izan arren, pertsona batzuek hobetu egin nahi dituzte, lanean behar dutelako (eliteko kirolariak, oposiziogileak, irakurketa azkarra…)