Ukipen lenteak

Zer egiten dugu?  > Optika

Ukipen lenteak izatea aukera bat da miopia, hipermetropia, astigmatismoa eta presbizia zuzentzeko.

Kasu askotan, ukipen lenteak erabiltzea soluzio estetiko bat baino gehiago da, pazienteen bizi kalitatea hobetzeko tratamendu bat da eta. Horregatik, Arrasate optika-optometrian azterketa erabat pertsonalizatua egiten dugu, pertsona bakoitzari aukerarik onena bilatzeko. Korneako topografoa dugu, ukipen lenteak egokitzeko eta kornea patologia jakin batzuk detektatzeko tresna oso erabilgarria. Material eta geometria askotariko ukipen lenteak daude (bigunak, erdizurrunak, konbentzionalak, erabili eta botatzekoak egunero, hamabostean behin, hilean behin…). Eta denontzat, hasi haurrentzat eta bukatu pertsona nagusientzat.

Haurrak

Ukipen lenteak erabiltzeko kandidatu onak dira haurrak. Ez dago gutxienezko adin bat ukipen lenteak eramateko, haur bakoitzaren araberakoa da eta ikusmen alterazioaren araberakoa.

Miopía, astigmatismoa eta hipermetropia

 

Se puede compensar con lentes blandas o semirrígidas. Mediante Lentes de Contacto Permeables a los Gases se puede conseguir controlar el aumento de miopía e incluso en algunos casos reducirla. Con la técnica de ORTO-K se consigue mantener una buena visión durante el día sin necesidad de usar lentes de contacto. Se utilizan durante la noche y se quitan al levantarse. Es una técnica reversible que logra reducir la graduación que presenta el paciente a través de la modificación de la curvatura corneal..

Ikusmen nekatua edo presbizia 

Ukipen lente bigun itzulgarriak daude edo gasarekiko erdizurrun iragazkorrak direnak, presbiziarako bakarrik, edo miopia, hipermetropia eta astigmatismoa konbinaziorako direnak.

Keratokonoa eta kornea irregularrak 

Geometria eta material bat baino gehiago dago, bereziki keratokonoa duten korneetarako edo kornea irregularretarako, traumatismoengatik edo kirurgiengatik.

Hay diferentes geometrías y materiales diseñadas especialmente para corneas

con keratocono o corneas irregulares por traumatismos o cirugías.

Ohiko zalantzak:

Zein adinetan erabili daitezke ukipen lenteak?

Ez dago gutxienezko edo gehienezko adin bat ukipen lenteak eramateko, ikusmen alterazioaren araberakoa da. Material batzuez aste osoan eraman daitezke jarrita ukipen lenteak, manipulatzeko zailtasuna edo goizean presaka ibiltzea konplikazio bat izan ez dadin , betaurrekoen ordezko aukera erosoa eta funtzionala izan dadin.

Zeintzuk dira hobeak, erdizurrunak ala bigunak?

Paziente bakoitzaren arazoari eta beharrei egokitutako tratamendu bat eta ukipen lente mota diferente bat behar du egoera bakoitzak. Zure optometristak esango dizu zer-nolako ukipen lentea den egokiena zure kasuan

Zenbatean behin egin behar dut ikusmen azterketa, ukipen lenteak erabiltzen baditut?

Normalena da seihileko aldizkako azterketak egitea. Baina aldi horiek zure egokitzailearen irizpideak markatu behar ditu, kontuan hartu beharreko faktore askoren araberakoa izango baita.

Kirola egin dezaket nire ukipen lenteak jarrita badaramatzat?

Jeneralean ukipen lenteak ez dira bateraezinak kirol praktikarekin, esan genezake kontrakoa dela, bateragarria.