Nortzuk gara

LEIRE TELLERIA

Optometrista
NªCol.18.134

Leire Tellería Garai

Leire Tellería Garai

Optometrista

Optika eta Optometriako diplomaduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

Ikasketak bukatu zituenean, optikako lanekin bateratu zuen bere formakuntza Optometriaren arlo desberdinetan, kurtsoak eginez eta mintegietan parte hartuz.

Garai honetan Optometria Konportamentala ezagutu zuen eta “Optometria eta Ikusmen Terapian Master Klinikoa” eginez espezializatu zen, Madrileko “Centro de Optometría Internacional”en.
Benetako pazienteekin lan egin zuen Optometria, Ikusmen Terapia eta Ukipen Lenteak bezalako arloetan. Madrilgo ospital desberdinetan egin zituen praktikak, baita haurtzaindegi eta adimen ezintasuneko zentroetan ikusmen azterketak egin ere.

Erreflexu primitiboetan terapeuta bezala du formakuntza “Integración de reflejos primitivos y TMR” baita Lateralitatean.

Madrilgo “Instituto Nacional de Optometía”n 4 urtez lan egin zuen, bertan Ukipen Lente pediatrikoetan eta adaptazio berezietan espezializatuz. Ikusmen terapian lan egin zuen, ikusmen arazoak, haurren ikasketa zailtasunak, garuneko lesioak eta esklerosi anizkoitzeko pertsonak tratatuz.

Madril utzi zuenenean “Begitek” klinika oftalmologikoan eta Osakidetzako “Ospital Donostian” lan egin zuen Optometrista Kliniko bezala.

Gaur egun, Leire eta Ainhoa daude Arrasate Optika Optometria Zentruko zuzendaritzan, Optometrista Konportamental gisa lan eginez eta Gertu Osasun Zentruan barne daude baita ere disziplina anitzeko taldea osatzen.

 

Biak “COI Ikusmen Fundaziokoak” dira; Fundazio horren egitekoa da ikus osasuna zabaltzea eta optometriako ikerlanak sustatu eta garatzea.

Baita Sociedad Internacional de Optometría del Desarrollo y el Comportamiento (SIODEC) kide dira.