Arau orokorrak

[column width=”2/3″ title=”” title_type=”single” animation=”none” implicit=”true”]

[accordion collapsible=”1″]

  • Bizkarraldea eta burua zuzen. Belaunen angelua 90 gradu ingurukoa izatea. Erabili gerri euskarria duen jarleku bat.
  • Gutxienezko lan distantzia 40 zm ingurukoa izan behar da. Ukondoak angelu zuzenean eta besoak laneko planoan bermatuta
  • Oinak planoan lurzoruan (oin aulki bat ere onartzen da).

[pane title=”Jarrera eraginkorra eta erosoa
“]

  • Bizkarraldea eta burua zuzen. Belaunen angelua 90 gradu ingurukoa izatea. Erabili gerri euskarria duen jarleku bat.
  • Gutxienezko lan distantzia 40 cm ingurukoa izan behar da. Ukondoak angelu zuzenean eta besoak laneko planoan bermatuta
  • Oinak planoan lurzoruan (oin aulki bat ere onartzen da).

[/pane]

[pane title=”Inguruneko higienea orokorrean”]

  • Iluminaziorik onena argi naturalak ematen diguna da, zeharka baldin eta eguzki intentsitatea oso gogorra bada, izan litekeen itsualdirik ez gertatzeko.
  • Argi naturalik ez badugu, iluminazio orokorra beharko dugu, uniformeagoa edo ez, lan planoan itzalik sortuko ez duena, 60tik 10 W-ra bitarteko zuzeneko iluminazioa, ezker/eskuinean jarrita eta apur bat atzetik aurrerako direkzioan, begietan trabarik ez izateko.
  • Mahaiak 20 gradu inguruko inklinazio bat izan behar du irakurtzeko, eta 15 gradu ingurukoa idazteko, horizontalarekiko, eta ezin bada inklinatu, jarri atril bat; horrela liburua inklinatuko dugu atrilean jartzen dugunean.
  • Ez erabili islak sortuko lituzkeen gainazal distiratsurik, saiatu lan egiten gainazal argietan.
  • Tamaina txikiko lekuetan egonez gero, ispilu bat jarri dezakegu, fokalizazioa erlaxatzeko.
  • Jarlekuak bizkarreko jarrera egokia onartu behar du. Ez jarri aulkiaren aurrealdean, erabili aulki osoa. Jarlekuaren altura, mahaiarenarekiko, orekaturik egon behar da, besoak angelu egokian jarri ahal izateko.

[/pane]

[pane title=”Begia erlaxatzeko arauak”]

  • Komeni da begiak altxatzea, liburua irakurtzen ari garela, ordu erditik ordu erdira, eta begiak urrunera finkatzea.
  • Begi nekea edo begi eragozpenak igarriz gero, beharrezkoa da zortzi edo bederatzi bider zipriztintzea ur hotzaz, eta itxita mantentzea, eta geroago, esku barruak gurutzaturik begiak estali behar ditugu, betazalak sakatu barik, iluntasun osoa ikustea lortu arte.

[/pane]
[/accordion]

[/column]

[column width=”1/3″ last=”true” title=”” title_type=”single” animation=”none” implicit=”true”]

[/column]

Ordenagailuak eta ikusmena

Ordenagailu terminalez lan eginez gero, sintomak izan ditzakegu, hala nola, ikus nekea, buruko minak, begiak gorritzea eta begietan azkura izatea… Alde batera utzita zuzendu gabeko ikus akatsen bat egotea, normalean halako akatsak saihestu egin daitezke edo aurreikusi aholku batzuen bidez, argiztapenari, jarrerari eta atsedenei dagokienez.

Argiztapena:
– Ahal baduzu, pantailan, saihestu leiho edo lanparetatik datozen zuzeneko islak. Kontrastea gutxituko dute.
– Batez besteko giro argiztapena (ez ilunetan ez argi larregirik), itsualdirik ez izateko.

Jarrera:
– Bizkarra eta hankak zuzen jartzea, 90º angelua eginez.
– Oinak lurrean bermaturik.
– Pantaila gure begien alturan edo apur bat beherago.

Atsedenaldiak:
– Atsedenaldiak laburrak eta sarri.
– Begiak altxatzea sarritan, enfokatze distantzia txandakatzeko eta egokiera erlaxatzeko.

Beste faktore batzuk.
– Ahal baduzu, ez egin lan aire girotuko edo larregiko berokuntzako giro lehorretan.

Ukipen lenteen erabiltzaileak:
Ukipen lenteak erabiltzean, halako sintomak maizago izaten ditugu. Garrantzitsua da begiak sarritan kliskatzea, ukipen lenteeen gainazala hidrataturik mantentzeko eta ikusmena eta konforta onak izan daitezen. Behar izanez gero, gomendatzen dugu malko artifizialak erabiltzea. Sintomek segitzen badute, hobe duzu ez erabiltzea ukipen lenteak ordenagailuan lanean ematen dugun denbora tartean.