Garuneko lesioak

Zer egiten dugu

Hartutako Kalte Zerebralaz (HKZ) dihardugu inolako kalte zerebral gabe jaio eta gerora garuneko lesioa jasan duten pertsonez aritzean, pertsonon funtzio entzefalikoei erasaten die lesioak. Mota honetako lesioek asaldura eragiten dute funtzionamendu sentsorial, motor, kognitibo edo emozionalean eta pazientearen jarreran eragina dute, sarri, bere
bizi-independentzia ere mugatzen dute.

Barnekoak izan daitezke (istripu zerebrobaskularrak, tumoreak, e. a.) ala kanpokoak (garezur edo garuneko traumatismoak). Nerbio-sistema zentralaren endekapenezko gaixotasunek ere (esklerosi anizkoitza, Parkinsona…) antzeko sintomak eragin ditzakete.

Sarri, sintoma hauek (batez ere garezur edo garuneko traumatismoetan) interpretatzeko zailak dira espezialistentzat, ez baitago euren sintomatologia berretsiko duen ebidentzia fisikorik,are, kasu askotan ikusmen-sistemarekin harremanduta daude.

 

Ikusmen ondorioak:

– Ikuseremuaren asaldura

– Begi-mugimenduen disfuntzioak

– Begi-giharren disfuntzioak

– Disfuntzio binokularrak (ikusmen bikoitza) (3Dko ikusmenean asaldurak)

– Egokitzapenean disfuntzioak (distantzia ezberdinetan enfokatzeko zailtasun ala ezintasuna)

– Ikusmen hautematearen disfuntzioak

– Ikusmenarekin harremandutako disfuntzio bestibularrak

– Kolorearen ikusmenaren asaldadura

– Orekaren asaldadurak

– Lokalizazio espazialaren galera

–  Gorputzeko erdiko lerroaren desplazamendua

–  Ikusmen memoriaren galera

 

Kasu hauetan ikusmenaren erreabilitazioa ezinbestekoa da gaixotasunari lotutakoikusmen zailtasunak hobetzeko eta ikusmen funtzioak errendimendu ahalik eta onenean mantentzeko.

Kasu batzuetan, erreabilitazioaz gain, aintzat hartu behar dira prisma, koloredun lente edo oklusio binasalen preskripzioa, besteak beste.

 

Kalte zerebralen kausa ohikoenak hauek dira:

 

  • Garezur ala garuneko traumatismoa: Trauma ala kolpe baten ondorioz sortutako garunaren lesioa da. Kausa ohikoenak dira auto-istripuak (kasuen % 80), laneko istripuak eta kirol istripuak.
  • Ictusa: istripu zerebro-baskularrak garunaren odol-fluxuaren etenaren erruz eratorritako lesioak dira, adibidez enboliak eta tronbosiak; edo garun hemorragiak, aneurismen apurtzea barne; edo garunera odola daramaten arteria eta zainen malformazioak.
  • Anoxia edo hipoxiak: Denbora jakin batez garunaren oxigenazio eza ala oxigenazio pobrea da, garun-ehunaren heriotza neuronala eragiten du.
  • Garuneko tumoreak: Tumoreak berak edo berau deuseztatzera bideratutako prozedurek (kirurgia, erradiazioa) kalte garrantzitsuak eragiten dituzte inguruko garun-ehunean.

  • Beste kausa batzuk:Etiologia askotako entzefalitisak; prozesu infekzioso,
    biriko edo toxikoz pozoitzeak eragin ditzaketenak.