Glifing metodoa

Zer egiten dugu

Glifing metodoa

 

Glifing  irakurketa entrenatzeko metodo bat da, programa informatiko baten bidez aplikatzen dena.

Formatu ludikoari esker, irakurtzean dibertitu egiten gara eta hobeto irakurtzen ikasten dugu.

Glifing bidez ebaluatu, aztertu eta entrenatu egiten gara.

Jolasean oinarritutako irakurketa-entrenamendua.

Zer da Glifing metodoa?

  

Glifing metodoa irakurketa-entrenamendu programa bat aplikatzean datza IKTak (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) erabiliz; ekintza sorta bat du ardatz eta, era ludikoan aurkeztuta, irakurketa arazoak dituzten pertsonei ahalbidetzen die modu trinko eta, aldi berean, arinean entrenatzea.

Halaber, metodo hau irakurtzen ikasteko lanabes izan daiteke irakurtzeko arazorik ez duten umeentzat, alfabetatze bidean dauden pertsonentzat edota entrenamendu gisa irakurketa-gaitasuna galdu duten pertsonentzat, izan hartutako ala endekapenezko garun lesioen ondorioz.

Entrenamenduak irakurketa-abiaduran eragiten du, oinarritzat hartuz jario gabezia dela irakurketa-arazoen faktore adierazgarriena. Testu bat jariotasunez irakurtzea ez da berez datu baliotsu bat, baina era esanguratsuan lotzen zaie irakurritakoaren ulertze gaitasunari eta eskola errendimenduari.

Entrenamendu programaren helburua da zuzen eta jarioz irakurtzeko zailtasuna duten umeen irakurketa-gaitasuna hobetzea, horrela beren errendimendua handitu eta duten gaitasun intelektual guztia aprobetxatzea ahalbidetzen zaie.

Gainera, metodoak bereziki aintzat hartzen du arazoaren dimentsio emozionala. Horregatik sortu ditugu Glif eta Bet pertsonaiak, hauek prozesu guztian zehar umeak lagunduko dituzte. Animoak emango dizkiete, enpatia adieraziko diete, jarreraren elementu erregulatzaileak izango dira eta feed- backa eskainiko diete saioetan zehar.

Entrenamendu sistemak konbinatu egiten ditu Glifing metodoa eta Avesedarik Bartzelonako Unibertsitateko profesionalekin batera ikerketa urteetan garatutako ezagutza.

       

 

Hobeto, hobeto, hobeto.

Ebidentzia zientifikoan oinarritutako eta espezialistek diseinatutako entrenamendu metodoa.

    Autoestimua hobetzen du. Hobetzen duen lehena irakurketarekiko jarrera da eta autoestimua.

    Abiadura handitzen du. Akats kopurua esanguratsuki gutxitu eta irakurketa-abiadura handitzen da. 

    Ulermena hobetzen du. Emaitza irakurketa jariotsuagoa da eta ulermen hobea.

     

     

    20 minutu / 4 egun astean

    Edonondik