Kontaktulogia
Zer egiten dugu
Ukipen-lenteak egokitzeko aukera, ametropia zuzentzeko baliagarri izateaz gain,
tratamendu espezifikoa ere bada batzuetan.
Miopiaren kontrola
Tratamendu hau egin daiteke lente erdizurrunekin, lausotasun periferikoa sortzen duten lente bigunekin edo gehikuntza txiki bat duten hurbileko ikusmen-lenteekin.
Behar izanez gero ikusmen terapiarekin batera lan egiten dugu emaitzak optimizatzeko.
OrtoK
Orto-k edo gaueko ortokeratologia teknika bat da, non kornea moldatzen den ukipen-lente zurrunen bidez.
Lenteak gauean lo egiteko jarri eta jaikitakoan kentzen dira, egun osorako ikusmen ona lortuz.
Keratokonoa edo korneako hainbat patologia
Anisometropiak
Anisometropia gertatzen da begi bakoitzean graduazio ezberdineko akats
errefraktiboa dagoenean, eta ukipen-lentea da bi irudiak batzeko modurik onena.
Post-lasik
Badaude kornea irregularrentzako lenteak, hauek errefrakzio-kirurgia osteko pazienteei mesede egin diezaiekete.